XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekialde-Mendebalde merkatal oreka hautsi egin zen, kanpo-zorra hazi eta pagamendu-balantzak defizita zuen beti.

1970. urterarte hazkundea % 6koa zen.

Gero, zorpetzeak, langabeziak eta inflazioak, errepublika aberats eta pobreen arteko desoreka areagotu egin zuten, eta aurrekontu nazionalaren banaketan errepubliken arteko liskarrak izan ziren.

20 milioi dolarreko kanpo-zorrari inork ez zion aurre egin nahi.

Gatazka bertan zegoen, beraz.

Herrialdeko burokrazia bakoitza, herritarren laguntza bereganatzen saiatu zen, arrenkura ekonomikoei kutsu nazionalista emanez.

Mendebaldera gehien jotzen zuten Eslovenia eta Kroaziak, beren aberastasun-iturriez kontrol handiagoa eskatu zuten eta errepubliken arteko desorekaren zati handia estali beharraz kexu ziren.

Ekonomikoki atzeratua izanik energia elektrikoaren eta lehengaien ekoizle zen Serbiak, Hegoalde pobrea Iparralde oparoaren kontra bultzatu nahi zuen...

Tito hil eta krisia lehertu arteko 11 urteetan, nazionalismoaren susperraldiak eta jendetza fanatizatzeko maniobrak izan ziren.